domingo, 18 de agosto de 2013

Maitasuna da saminez beteriko lotura

Gezurren izen abizenak gure hasperenak altxatzen duten errautsaren hartean ito dira, madarikaturiko negar tantekin jolasean. Denboraren hutsak gure bihotzetan utzi du markatuta gure ohiuetan isilaraziriko hitzak eta saminaren menpeko irribarreek hotzanak egin ditu gure sentipenak. Nora doa hainbeste gorroto, maitasunarekin eraikia izan bada? Kantu galduek xamurtzen ditu nire gerra arrotzera gidatzen nauten pentsamenduak. Zure begiek zuten disdira nire hitz krudelek itzali ahal dute? Sentitzen dut, nire bizia zor izana leporatzea. Maitasunak sarritan itsutu egiten ditu ideiak, eta neureak aspaldi doazte hainbeste kontsolatu nauen irribarre goxotik iheska. Baina zin dagizut, inor baino gehiago maite zaitudala. Bakardadearen itzalek bakarrik dakite zure egia osoa, eta nik ezin dut ekidin gure distantziaren errua leporatzea. Barkaidazu faborez. Hitz guzti hauek hutsak dira zuk irakurri ezean. Maite zaitut. Maite zaitut. Maite zaitut. Barkatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario