jueves, 22 de abril de 2021

Ad infinitum

Nire gela propioa naiz. Irudi hunkigarriekin soilik egiten dut negarra. Bortizkeriaren aurrean nagoenean, nire leiho guztiak giltzapean isten dira. Hemen ezin da saminaren zurrumbarik entzun. Baina, noizbehinka, esku trebeak eta bihotz beroa dituen norbait atean zulotxo bat egitera ausartzen da, ni konturatu gabe. Itotzen nauen ura tantaka isurtzen hasten da zirrikitutik, gela hustu arte. Pertsona horrek pixkanaka, nire barrenak arakatuz, biluztu egiten nau. Eta orduan, salbu sentitzen naizenean, gela propioa hutsik dagoenean, egiten dut negarra zotinka.

No hay comentarios:

Publicar un comentario